Zumaiarrak nagusi Hossegorren

Baleike 2018ko urr. 1a, 08:40

Gonzalo Agirre eta Danel Odriozola infantil mailako puntista zumaiarrak nagusi izan dira Hossegorren (Frantzia) jokatutako zesta punta txapelketako finalean. 20-14 emaitzarekin irabazi diote Hossegor bertako bikoteari. 

Bestalde, asteburu honetan kluben arteko Espainiako txapelketako finalaurrekoak eta finala jokatuko dira Madrilen, Complutense unibertsitateko frontoian. Bertan izango dira Cosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrak. 

Ostiralean finalaurrekoa jokatuko dute Noaingo bikotearen aurka. Larunbatean, berriz, 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka eta finala jokatuko dira. Azken partida horretan izateko borroka egingo dute zumaiarrek.