'Oreina' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko ira. 28a, 16:24

Hala, hiri-bizitza, industria-giroa eta natura gurutzatuko ditu Koldo Almandoz donostiarraren lehen fikziozko filmak. 

Zuzendaria: Koldo Almandoz. Aktoreak: Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elias, Erika Olaizola eta Laulad Ahmed Saleh. Urtea: 2018.

Hiri-periferietan bizi diren jatorri ezberdineko pertsonaiak izango dira pelikularen ardatza. Hala, hiri-bizitza, industria-giroa eta natura gurutzatuko ditu Koldo Almandoz donostiarraren lehen fikziozko filmak: urteetan elkarri hitzik egin ez dioten bi anaia, paduran zehar noraezean dabilen mutil gazte bat, bere lana modu zuzen eta arduratsuan egiten tematuta dagoen basozaina edota eremu berrietara hegan egiteko desira duen neska gaztea. (zinea.eus)

Filma Txintxua Films etxearen ekoizpena da, eta ETBren partaidetza eta Eusko Jaurlaritzaren, ICAAren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza izan ditu.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.