Gaur arratsaldean egingo da erakusketa berri baten irekiera Oxforden

Baleike 2018ko ira. 28a, 15:26

'Lo que tú ves, no es lo que yo veo' (Zuk ikusten duzuna, ez da nik ikusten dudana) izeneko erakusketa honen inaugurazioa egingo da gaur, 19:00etan, Oxforden. Urriaren 19a arte egongo da ikusgai.

Harriak arte garaikideko programaren baitan antolatu da erakusketa hori. Bertan, Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodríguez Zaitegi/Anemotorazing artista garaikide gazteen lanak ikusteko aukera izango da. Erakusketa honetako komisarioa, berriz, Ismael Iglesias da.

Erakusketa urriaren 19a arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan, 12:30etatik 14:00etara ere bai.