Gaur hasiko dira Artadiko Samielak

Baleike 2018ko ira. 28a, 10:37

Igandera bitarte, Artadiko Samielez gozatzeko aukera izango da. Gainera, lehen aldiz, autobus zerbitzua jarri du Udalak. Aipatu bihar izango den Euskal Kosta Krosaren trafiko itxierak ez duela inolako eraginik izango Artadira joateko bidean, uneoro zabalik mantenduko baita.

ARTADIKO SAMIELAK

19:00. Festen hasiera.
19:30. Pintxo-potea (txerrikia parrillan) eta Samielko Dja.

Irailak 29, larunbata

11:00. Meza.
12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partidua: Exposito-Bikuña eta Salaberria-Zezeaga. 
13:00. Txakolin dastaketa, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek eta Ion Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariek girotuta.
16:30. Arno zezenak eta pottokak.
18:00. Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
18:30. Apaxi ipuin kontalaria eta erromeria, Ion Ostolaza eta Rakel Pujanarekin.

Irailak 29, igandea

11:00. Meza.
12:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Iñigo Landa eta Jon Esnal (Arrilla III), harri-jasotzaileak: Imanol Kortaberri eta Jokin Eizmendi. Laja eta Alabier trikitilariek girotuko dute saioa. 
12:00. Puzgarriak.
13:00. Sagardo dastaketa.
14:30. Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria. 
16:30. Arno zezenak eta pottokak.
17:30. Puzgarriak.
18:00. Artadiko XX. Trikitilari Txapelketa: Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Lierni Tolosa eta Enaitz Alberdi, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa. 
Ondoren, erromeria Laja eta Alabierrekin. 

Autobus zerbitzua

Aurten, berrikuntza modura eta lehen aldiz, autobus zerbitzua jarri du Udalak.

Larunbatean, orduerdiroko maiztasuna izango du zerbitzuak 10:00-14:00 bitartean, eta 16:00-20:00 bitartean. Autobusak Zumaia-Artadi-Zumaia ibilbidea egingo du.

Igandeko zerbitzua, berriz, ondokoa izango da: 10:00etan, 10:30ean, eta 11:00etatik 14:00etara orduro. Kasu honetan ere, autobusak Zumaia-Artadi-Zumaia ibilbidea egingo du. Arratsaldean, berriz, Artaditik itzultzeko aukera bakarra egongo da 17:00etan.

Autobus guztiak Zumaian Patxita Etxezarretako geltokitik irtengo dira, eta larunbatean, nahiz eta Euskal Kosta Krosa jokatu, Artadirako bidea irekita izango da eta jaietara igotzeko autobus zerbitzua martxan egongo da.