Urriaren 5ean hasiko dituzte San Jose kaleko igogailua eraikitzeko lanak

Baleike 2018ko ira. 27a, 17:30

Aurrez bilera bat egingo du udalak auzoko bizilagunekin, xehetasunak azaltzeko. Irisgarritasuna eta bizilagunen mugikortasuna hobetu nahi dituzte igogailuaren bitartez. 

2016ko abenduan erosi zuen udalak igogailua jarri ahal izateko lursaila, eta orain, proiektua idatzi, onartu eta esleituta, urriaren 5ean ekingo diote eraikuntza lanari. Altuna y Uria enpresak izango du proiektua aurrera eramatearen ardura, 883.891,82 euroko aurrekontuarekin. Lanak zazpi hilabeteren buruan amaitzea aurreikusi dute. 

Auzotarrekin bilera
Lanek auzoan eragingo duten aldaketa kontuan izanik, lanak hasi aurretik, urriaren 3an, udalak bilera ireki bat egingo du bizilagunekin. Arratsaldeko 17:30ean izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta lanen inguruko xehetasunak eta informazioa emateko baliatuko dute hitzordua.