Bilbon gertaturiko erailketa gaitzesteko kontzentrazioa egingo da bihar

Baleike 2018ko ira. 26a, 10:47

Atzo Bilbon gertatu zen erailketa dela eta, Zumaiako Mugimendu Feministak kontzentraziora deitu ditu herritarrak bihar, Saregileen plazan, 20:00etan.

Genero indarkeriak utzitako beste hilketa bat gertatu zen atzo Bilbon, Euskal Herrian aurten izandako zazpigarrena. Hain zuzen, 25 urteko emakume gaztea hil zuen bere bikotekideak. Ekintza hori gaitzesteko kontzentrazioa deitu du biharko Zumaiako Mugimendu Feministak, Saregileen plazan, 20:00etan.