ZISKE bigarren izan da Euskalsurf Elkarteen Txapelketan

Baleike 2018ko ira. 22a, 20:36
ZISKEko surflariak, gaur Sopelan.

Zumaiako ZISKE surf elkartea bigarren postuan sailkatu da gaur Sopelan jokatu den Euskal Herriko surf elkarteen arteko txapelketan. Bestalde, Janire Gonzalez-Etxabarri Lazcanok eta Imanol Yeregik Euskal Zirkuituko bigarren proba irabazi dute nagusien mailan. 

Maila bikaina erakutsi dute gaur Zumaiako surflariek Sopelan jokatu diren txapelketetan. ZISKE bigarren sailkatu da elkarteen arteko txapelketan, Sopelako Peñatxuriren atzetik eta Zarautzen aurretik. Bestalde, Euskal Zirkuituko proban, maila goreneko surflariak dela erakutsi dute, beste behin,Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Imanol Yeregik, nagusien mailan irabazita.