Tolosara egingo du txangoa urrian Beheko plaza jubilatu elkarteak

Baleike 2018ko ira. 20a, 10:18

Beheko plaza jubilatu elkarteak Tolosara egingo du txangoa urriaren 27an XXV. Goxua azoka berezia ikustera. Izen ematea astelehenean izango da, irailaren 24ean, 11:00etatik 12:00etara, hogarrean.

Urriaren 27an XXV. Goxua azoka berezia ikustera joango dira Tolosara Beheko plaza jubilatu elkartea. Goiza han pasa ondoren, Aginagako sagardotegi batera joango dira bazkaltzera. Hau izango dute menua: bakailoa bi eratara, txuleta, gazta eta membrilloa, eta kafea. Ondoren etxera bideia egingo dute.

Txango honek 38 euro balio ditu eta izen eman nahi duenak irailaren 24ean, astelehenean, hogarrera joan beharko du 11:00etatik 12:00etara.