Zortzi erro, hamaika modu

Baleike 2018ko ira. 15a, 17:56

Jaki preziatua brotxetan, patatekin edo zopan dastatzea da ohikoa Olarro Egunez. Hala ere, sukaldatzeko modu ugari badela erakutsi dute gaur Torreberriko aterpean: Tex-Mex olagarro fajitak, fabeak olagarroarekin eta tintarekin eta olagarro arroz melenga, besteak beste. Hona hemen errezetak. 

TEX-MEX OLAGARRO FAJITAK (2 bertsio)

Osagaiak (Lau lagunentzako):

- 1 tipula

- 1 piper gorri

- 2 tomate

- 1 piper berde

- 1 kuiatxo (kalabazin)

- 1 alberjinia (berenjena)

- 1/2kg olagarro errotxo egosi

- Tex-mex bizigarria

- Idiazabal gazta

Nola egin:

1. BERTSIOA:

1-Barazkiak osorik eta lehorrean erre, azal eta guzti, labean edota txingar batzuen gainean. Ondoren, zuritu, eta gorde.

2-Olagarro errotxoak plantxan egin, ondo gorritu arte.

3-Aurrez berotu, eta fajita prestatu, barazkiak luzetara jarrita nahiz olagarro erroak gainean jarrita.

4-Pesto maionesarekin gozatu.

2. BERTSIOA: 

Osagai berberak hartu, baina erre ordez pisto bat egingo dugu, eta Idiazabal gazta ketuarekin lodituko dugu. Prestatutakoari olagarro salteatua gehitu behar zaio.

Fajita olatak bete, eta ahalik eta hermetikoen itxi behar dira. Ondoren, hozten utzi.

Plantxan emango diegu akabera, gurinarekin margotuta, gorritu arte. 

 

FABEAK OLAGARROAREKIN ETA TINTAREKIN

 

Osagaiak (Lau lagunentzako):

- 500g fabe

- 1 kg olagarro

- 6 tinta zorrotxo

- 1 azenario

- ½ tipula

- 1 baratxuri ale

- 50g oliba olio 

Nola egin:

1-Egosi fabeak barazkiekin eta olioaren erdiarekin. Denbora fabeen kalitatearen araberakoa izango da.

2-Olagarroa egosi, eta ura gerorako gorde.

3-Fabeekin egositako barazkiak txikitu tintarekin eta olagarro tintarekin batera.

4-Beste olio erdia berotu dagokion ontzian. Olagarro egosia zati  txikitan gehitu, gorritu pixka bat, eta gehitu txipiroi saltsa.

5-Gatz, bizigarri eta testura puntuan jarri.

6-Fabeak gehitu, urik gabe, eta berotu irakiten hasi arte. 

 

OLAGARRO ARROZ MELENGA – ARROZA PLANTXAN

Osagaiak (Lau lagunentzako):

- 500g arroz

- 1 kg olagarro

- ½ típula

- ½ piper berde

- 3 baratxuri ale

- ½ alberjinia

- ½ edalontzi jerez

- 1,5 litro olagarroa egosteko ur

- 100g oliba olio

- 1 koilarakada piperrauts

Nola egin:

1-Olagarroa egosi ohi bezala, arroza egiteko erabiliko dugun ur kopurura egokituta (1,5 litro) .

2-Barazki guztiak laukitxotan moztu, olioarekin sueztitu, arroza gehitu, sueztitu, bota piperrautsa, sueztitu eta busti jerezarekin, agortu arte.

3-Ondoren, olagarro ura hiru txandatan botako dugu; ura xurgatuta dagoenean erantsiko dugu hurrengo txanda, behin eta berriz nahasten, baina gehieg izan gabe. Ondoren, olagarroa gehitu.

Arroza melenga geratuko da, baina pastatsua izan gabe; egina bai, baina ez pasatuta. Esnekiren bat gehitzeko aukera dago, hala nahi izanez gero.