Bandakide ohiei dei egiten die Bandak Xixili Eguna ospatzera

Baleike 2018ko ira. 15a, 09:00

Xixili Egunerako kontzertu berezia antolatu du Zumaiako Udal Musika Bandak, eta bandakide ohiei dei egiten die egun horretan berriro ere Bandan jotzera.

“Urte gutxi edo asko direla azkenengoz jo zenuenetik, horrek ez du axola. Musikarekin disfrutatu eta taldean ondo pasatzeko gogoa dira baldintza bakarrak”, adierazi dute Bandatik.

Izenak emateko edota informazio gehiago eskuratzeko zumaiakomusikabanda@yahoo.es helbidera idatzi daiteke, edo telefono zenbaki hauen bidez Bandako kideekin harremanetan jarri: 657 72 71 29 (Joxe Mari) edo 655 72 97 87 (Amaia).