"Zumaiena", hasierako ekitaldia

Zumaiena Ikastetxea 2018ko ira. 14a, 15:19

Irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxeko areto nagusian izango da ekitaldia.

Irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxeko areto nagusian ospatuko dugun “ZUMAIENA” hasiera ekitaldiaren berri eman nahi dugu.

Ikastetxean momentu historiko baten aurrean gaude. Orain dela hilabete batzuk, karmeldarrek, ikastetxeko giltza entregatu ziguten zumaiarroi eta bereziki, ikastetxeko familioi. Momentu honetan, inoiz baino gehiago gainera, gu guztiona den proiektua IZENBERRITU dugu ZUMAIENA izena jarriz eta ikastetxeko proiektua inoiz baino biziago dagoela aldarrikatu nahi dugu.

Haur, gazte eta nerabeen heziketa bideratzeaz gain, herriko kultur eta elkargune gara eta familia, erakunde eta elkarteekin elkarlanean  heziketan eta herrigintzan jarraituko dugu.

Momentu historikoan gaudenez, ekitaldi historiko batekin hastea erabaki dugu. ZUMAIARRENA den ikastetxea izanik, zer hobeto, mundu mailan Zumaiaren izena zabaldu duen erreferente batekin kontatzea baino,  LUCIA LACARRA. Berarekin gainera, Iker Murillo eta Josué Ullate dantzariek ere parte hartuko dute.

Ekitaldia doan eta herritar guztientzat izango da baina, sarrerak eskuratzeko orduan ikastetxeko familiek izango dute lehentasuna. Behin familiei banatu ondoren, ostirala eta astelehenean (irailak 21 eta 24) dauden sarrerak herritarrei zabalduko zaizkie (pertsonako 2 sarrera). Sarrerak hartzeko ordutegia, goizeko 09:30etatik eguerdiko 12:00ak arte izango da ikastetxeko sarrera nagusian.

Ekitaldi polita izango da eta bertan parte hartzera animatzen ditugu Zumaienako familiak eta herritarrak. Zalantzaren bat baldin baduzue, ikastetxera dei dezakezue (943 860462).

GORA ZUMAIENA!