Arteondoren autobusa Realaren partida ikustera joateko

Baleike 2018ko ira. 12a, 20:00

Realak Anoeta berrituan jokatuko du denboraldiko etxeko lehen partida asteburu honetan. Bartzelona izango du aurkaria, larunbatean, 16:15etik aurrera. 

Ohikoa den bezala, Arteondoren autobusa izango da Realaren zaleak Anoetara eramateko eta behin partida amaituta etxera ekartzeko. Autobusa partida hasiera baino ordu eta laurden lehenago ateratzen da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Hau da, larunbatean 15:00etan aterako da Zumaiatik.