Bihartik aurrera eman daiteke izena musika eskolako ikastaro trinkoetan

Baleike 2018ko ira. 16a, 16:18

Ostiralera arte izango dute herritarrek izena emateko aukera, 17:30etik 19:30era, Ubillos jauregian. 

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak udazkenerako antolatutako ikastaro trinkoen berri eman du. Zehazki, hauek dira eskainiko dituzten ikastaroak: 

Urritik aurrera: 

-Dantza garaikidea: Zumaiena ikastetxean, asteartetan, 19:30etik 21:00etara.

-Plaza dantzak: Torreberrin, ostegunetan, 15:00etatik 16:30era.

-Antzerkia: Musika Eskolan, ostegunetan, 17:15etik 18:45era eta 19:00etatik 20:30era.

Azarotik aurrera:

-Musika tailerra 0-4 urte bitartekoentzat: astelehen eta ostegunetan, 17:00etatik 19:15era.