Gurutze Gorriak 38 erreskate egin ditu udan Itzurun hondartzan

Baleike 2018ko ira. 11a, 17:28

Gipuzkoako hondartzetan udako hiru hilabetetan izandako erreskateen eta osasun laguntzen inguruko informazioa eman du Gurutze Gorriak. 

2017arekin alderatuta, erreskate kopuruak behera egin duela adierazi du elkarteak. Hala, aurten 212 erreskate egin dituzte, iaz baino 116 gutxiago. Hauetatik 200 osasun zentroetara eraman dituzte eta hildako bat egon dela iragarri du. Erreskate kopuruak behera egin du, baina ospitaletera eramandako lagunen kopurua handiagoa izan da. 

Hondartzei dagokionez, Zarauzko hondartzan egin dira erreskate gehien, 96 guztira. Itzurun hondartzan 38 erreskate egin dira eta Donostiako Zurriolan 24.