BIDEOA: Euskal Kosta Krosa korrituko da irailaren 29an

Baleike 2018ko ira. 11a, 09:05

II. Euskal Kosta Krosa korrituko da irailaren 29an. Zarauztik abiatuko dira aurten korrikalariak eta herri horretan bertan kokatuko da helmuga puntua ere. Tartean Getariatik eta Zumaiatik igaroko dira parte hartzaileak. 

Maratoi erdiko proba izango da: 21,097 kilometroko luzera izango du lasterketak. Aurten patinetako lasterketa ere jokatuko da krosarekin batera. 

Bi kirol probetarako izen-emate epea zabalik dago jada www.euskalkostakrosa.com webgunean. Izen-ematea 25 eurokoa izango da. 

Hemen duzue proba iragartzeko prestatutako bideoa. 

Erlazionatuak

Kirola eta turismoa uztartuko dituzte Euskal Kosta Krosarekin

Amaia Urbieta Arruti | Zarauzko Hitza 2018 abu 25 Zumaia