Maila guztietarako argazkigintza ikastaroa antolatu du Distirak

Baleike 2018ko ira. 7a, 12:24

27 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa eskainiko du elkarteak. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era elkartuko dira, eta irteerak egingo dituzte larunbatean. 

Argazki kamera konpaktua edo reflexa erabilita, maila guztietarako ikastaroa eskainiko du Distirak urriaren 8tik azaroaren 21a bitarte. 

80 euroren truke eman daiteke izena, distiraelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Plazak mugatuak direla jakinarazi dute elkartetik.