Les Escumayres Talastak antolatutako topaketa batean dira Beduolako kideak

Baleike 2018ko abu. 26a, 11:36

Lehuntze ibaian du ontziola Les Escumayres-Talasta elkarteak, eta ontziak era tradizionalean konpontzen eta eraikitzen ditu. Bi urtero, nabigazioa eta geldialdi animatuak lotzen dituen gertakari berezi hau antolatzen du elkarteak. Hain justu, ibaia eta ibaiadarrak ezagutze aldera antolatu dute Aturri 2018 edizioa. 25 batel eta 80 pertsonatik gora elkartu dira lau eguneko topaketan, tartean, Beduolako kideak.