Elena Iruretak 'Agur Etxebeste!' pelikulan hartuko du parte

Baleike 2018ko abu. 23a, 19:55

‘Agur Etxebeste!’ filmeko aktoreak eta zuzendariak gaurko aurkezpenean.

Aupa Etxebeste! filmean aritu zen lantalde tekniko eta artistiko berbera ariko da Telmo Esnal eta Asier Altunaren zuzendaritzapean. Datorren urtean estreinatuko dute lan berria.

Duela hamalau urte Etxebestetarren familia osatu zuten Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Paco Sagarzazu (Luziano) eta Iban Garate (Iñaki) izango dira pelikula berriko protagonistak. Patrizio Etxebestek osasun arazoengatik alkatetza utzi beharko du, Maria Luisa emaztea jarriko da haren lekuan, eta horrek goitik behera aldrebestuko ditu udaletxeko egunerokoa nola etxe barruko giroa. Horrera arte aurreratu dituzte Esnal eta Altuna zuzendariek istorio berriaren nondik norakoak, gaur goizean Donostiako Tabakaleran egin duten prentsa agerraldian. Gauza bat argi utzi dute: "zinema ona eta umorezkoa" egitea jarri dute helburutzat hasieratik. Esnal: "Txisteetan oinarritutako umorea izan gabe, egiten duguna zera da: pertsonaiak egoera korapilatsuetan jarri, eta ikusi nola ateratzen diren hortik. Pertsonaien arteko harremanetan dago oinarria".

Berria egunkariak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.