Zumaiako pala jokalari profesional ohiek omenaldia jaso dute Donostian

Baleike 2018ko abu. 20a, 19:42
Argazkia: Innpala

Gipuzkoako pala jokalari ohiek omenaldia jaso zuten pasa den ostiralean Donostian. Palako Master Kirol Txartela txapelketako finalak jokatu ziren Atano III frontoian, eta Innpala enpresak, txapelketako antolatzaileak, ekitaldi hau egitea erabaki zuen. 

Omenduek bere izena tailatuta zeraman pala bana jaso zuten. Omenaldia eta bertaratutakoen txaloak jaso zituzten pala jokalarien artean bi zumaiar izan ziren, Jesus Unanue eta Inaxio Letamendi, hain zuzen ere. Eta baita Zumaiarekin harremana duten bi zarauztar ere: Alex Sanchez, aitarekin Odietan kantxero lanetan aritu zena, eta Mikel Aierbe Zumaiako bizilaguna.