Beheko plaza 'porteñoa'

Baleike 2018ko abu. 19a, 20:37

Zumaia eta Argentinako hiriburu Buenos Aires artean 10.000 kilometro inguruko distantzia dago. Gaur, baina, txikiagoa izan da tarte hori argentinar kulturak hartu duelako Eusebio Gurrutxaga plaza. Agata taldeak antolatuta, tangoa plazan dantzatzeko aukera dago gaur 22:00ak arte. Dantza eta musika horiekin porteñoa bihurtu zaigu Beheko plaza.