'El pacto' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko abu. 17a, 09:42

El pacto beldurrezko pelikula estreinatuko da asteburu honetan. Zumaiako Aita Mari zinean ere ikusteko aukera izango da ostiraletik astelehenera bitartean. 

El pacto David Victoriren debuteko pelikula da eta Belen Rueda, Dario Grandinetti eta Josean Bengoetxea ditu, besteak beste, aktore lanetan.

Pelikula ordutegi honetan emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.