Azkoitiko Andremaixetatik itzultzeko gaueko busa izango da datozen egunotan

Baleike 2018ko abu. 13a, 13:54

Azkotian Andremaixek ospatzen dituztela eta, bihar, etzi eta ostegunean gaueko autobus zerbitzuak jarriko ditu Lurraldebusek festetatik itzultzeko.

Abuztuaren 14, 15 eta 16ko gauean autobusak honako orduetan abiatuko dira Azkoititik: 00:40, 01:30, 02:40, 03:30, 04:40 eta 05:30. Abuztuaren 14ean 06:40an ere izango da bus bat. Abuztuaren 18an, UK45G eta UK46G ohiko gaueko zerbitzuak egongo dira.