Dantza afrikarren ikastaroa eguerdian eta ikuskizuna arratsaldean

Baleike 2018ko abu. 12a, 09:43

Lagni taldea dantza afrikarren ikastaroa ematen aritu da aste honetan zehar Zumaian. Egindako lanaren emaitza ikusteko aukera izango da gaur.

Hasteko, eguerdiko 12:00etan, Torreberriko aterpean haurrentzako mendebaldeko Afrikako dantzen ikastaro txiki bate egingo da Nimba kultur elkartearen eskutik. Zuzeneko perkusioarekin eta musikarekin, etxeko txikiek kultura honetara hurreratzeko aukera izango dute.

Arratsaldean, berriz, 19:30ean, Lagni taldearen ikuskizuna egingo da Odietan.