Hamar etxetako sagardoak dastatzeko aukera izango da gaur arratsaldean

Baleike 2018ko abu. 10a, 14:28

Euskal Jai egunaren baitan, gaur arratsaldean, sagardo dastatzea egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan. 19:00etan hasiko da eta hamar etxetako sagardoak dastatzeko aukera izango da. 

Bestalde, Zumaiako Udaleko Kultura sailak gogoratzen du adin txikikoek ezin dutela ekitaldi honetan parte hartu. Horrez gain neurriz edatea gomendatzen du: "dastatzea da helburua eta egun ederra igarotzea".