Gala Gaueko argazki txokoko erosketa txartelak banatu ditugu

Baleike 2018ko abu. 9a, 16:51

Larunbateko Gala Gauean argazki txokoa egin zen aurten ere eta ehunka izan ziren oholtzara igotako herritarrak. Parte hartu zutenen artean Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak emandako 25 euroko lau erosketa txartel zozkatu ziren. 

Gaur banatu dira txartel hauek... bi behintzat. Julen Carrascok eta Luis Mari Yeregik jaso dituzte saridunen txartelak Miriam Romatet Udal kultur teknikariaren eskuetatik. Zuriñe Mendizabalek eta Alaine Calvok, beste bi txartelen saridunek Alondegiko bulegotik pasa beharko dute. 

Erlazionatuak

Gala Gaua 2018ko argazkiak

Baleike 2018 abu 05 Zumaia