BIDEOA: Faroeko musikariak 'Game of Thrones' telesaileko musika jotzen

Baleike 2018ko abu. 9a, 15:41

Faroe uharteetako Faroese Clarinet Choir eta Faroese Saxophone Choir musika taldeetako kideek astebete inguruko egonaldia egingo dute Euskal Herrian. Egonaldi honetan zehar lau kontzertu eskainiko dituzte. Lehena gaur eman dute Alondegiko Oxford aretoan, Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan. 

Hasteko, saxofoi taldeko lagunek jo dute, eta ondoren klarinetekoek hartu dute lekukoa. Bietan ere Zumaiako musikari batzuk aritu dira beraiekin jotzen. Amaieran, bi taldeak batera aritu dira. Azken kanta bezala, eta jakitun Zumaian grabatu zituztela Game of Throneseko irudi batzuk, telesaila horretako musika jo dute. Bideo honetan entzun dezakezue.

Datozen egunotan beste hiru kontzertu eskainiko dituzte: bihar Andoainen, larunbatean Guardian eta igandean Lakuntzan. Astelehenean berriro Zumaian izango dira egunpasa eginez.