Ertza dantza eta antzerki taldeak emanaldia eskainiko dute gaur Odietan

Baleike 2018ko abu. 9a, 10:15

Break dance, Hip hop eta dantza garaikidea nahasten dituen ikuskizuna izango da gaur, 20:00etan hasita. Musika Jaialdiaren barruan antolatu dute emanaldia. 

Dantza taldeak hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean zehar, azkena, Kaleko ikuskizun onenari 2018 Max saria 'Meeting Point' ikuskizunarekin, zeinak 2017an Euskadiko kale ikuskizun onenaren saria ere irabazi zuen, Leioako '2017 Umore Azoka' jaialdian. Eta hori izango da, hain zuzen, Zumaian eskainiko duten ekitaldia.

Jendeak topo egiten duen toki horien inguruko emanaldia da, eta hori gerta dadin zeharkatu behar diren putzuez eta itxaron behar den denboraz mintzatzen da.