2018/08/11 20:00etan

Dantza

Une-Dantzaz: Growing young

Une-Dantzaz: Growing young
Amaiako, Saregile eta Eusebio Gurrutxaga plazetan, Zumaia
Janis Claxton australiarra nazioarte mailan oso ezagunak diren Pop Up Duets eta Enclosure humans piezen sortzailea da. Oraingo honetan Dantzaz-entzat lan egin du lehen aldiz, Edinburgoko DanceBase-k (Europako dantza etxerik famatuenetarikoa) eta Dantzaz-ek sinatutako lankidetza hitzarmenari esker.

UNE da bere proiektuaren izenburua eta Donostia Kulturarekin elkarlanean, Egia auzoan eginiko proiektu batean du sorburua. Kaleko espazioetan sortu daitezkeen erlazioak, arkitektura eta egunerokotasuneko erritmoak izan ziren sorkuntzaren ardatz.

Ustekabean ikuslea piezaren parte bihurtzen duten pasarte motzak dira, kalean dagoen jendea ezusteko ikusle edota eszenografiaren parte bilakatzen dutenak alegia.