Zulaika eta Lopez, txapeldun Lekeition

Baleike 2018ko abu. 6a, 11:46

Jon Zulaika eta Imanol Lopez gipuzkoarrak nagusi izan ziren atzo Lekeitioko Masters Serieseko finalean, Diego Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal bizkaitarrei bi setetan irabazi eta gero.

Lehen seta erraz irabazi zuten Zulaikak eta Lopezek 6-15 emaitzarekin. Bigarren seta berdinduagoa izan zen eta Beaskoetxea eta Aldazabal aurretik izan ziren zenbait unetan (5-4, 7-6, 10-6), baina hamarrera berdindu zuten gipuzkoarrek, eta baita seta irabazi ere (13-15).

Lehen partidan Barandikak eta Lekerikak bi setetan irabaziz ieten Egiguren eta Etxetori (11-15 eta 13-15).