BIDEOA: Goikoetxea surf eginez atseden hartzen partida garrantzitsuen aurretik

Jai Alai News 2018ko abu. 2a, 11:50

Azken lau-bost urteetan ez dugu ikusi Iñaki Osa Goikoetxea aurten bezala jokatzen. Igarri igarrian dago buruz oso indartsu dagoela, pilotan jokatzeko gogotsu, eta Gernika Jai Alai enpresako aurrelari handia fisikoki ere oso prestatuta iritsi da udako denboraldira.

Bihar, ostirala (21:00h), Hossegorreko Grand Slameko finala jokatuko du, 21:00etan, Jérôme Portet atzelari gaztearekin batera, Xabi Barandika eta Pierre Etcheverry-ren kontra.

Baina, zalantzarik gabe, larunbateko partidan daude begi guztiak jarrita. Ikusmin handia dago Goikoetxea-Lekerika eta Beaskoetxea-Ekhi bikoteen arteko norgehiagoka dela eta. Gernikako Katedralean izango da partida, bertako Grand Slameko finalerdiak dira. Nahiko partidu parekatua izan daiteke, eta Gernika bezalako frontoi batean, antzoki formako eraikin ikusgarrian, azken urte hauetan bertan sortu den giroarekin eta aurtengo Grand Slameko partidetan ere elkartu den jendetzarekin, argi dago larunbateko finalerdiek zein garrantzia duten.

Gaueko 9etan hasiko da jaialdia Gernikan. Goikoetxea-Lekerika vs Beaskoetxea-Ekhi. Bi pelotari gernikar, Diego Beaskoexea (aurten Markinan eta Donibane Lohitzunen Master bana irabazitakoa) eta Unai Lekerikabeaskoa, Daniako atzelari onena izan den pelotari gaztea, Iñaki Osa Goikoetxea, Mexikon "El Rey" goitizena jarri diotena, eta Ekhi Martinez atzelari gasteiztarraren aurka.

Egiguren eta Irastorza dagoeneko finalerako sailkatuta daude.

Eta Goikoetxea nola ari da prestatzen partidu garrantzitsu hauei begira? Frontoian entseatzen (zesta-punta "entseatu" egiten baita, "entrenatu" beharrean), nola ez, eta surfa egiten, bideo honetan ikus daitekeen bezala