Biharko ‘Materia’ haur tailerrerako taldea bete da

Baleike 2018ko abu. 2a, 10:41

Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean haurrentzako bi ekitaldi egingo dira bihar Zumaian, Musika Jaialdiko egitarauaren baitan. Goizean tailer bat egingo da eta arratsaldean ipuin kontaketa musikatua.

Goizean, 11:00etatik aurrera Oxford aretoan egitekoa den Materia tailerrerako taldea jada bete da. Hau da, ez lekurik egongo norbait azken unean hurreratzen bada. Tailer hau 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Arratsaldean, berriz, 18:30ean hasita, ipuin kontaketa musikatua egingo da Mari kalean. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta Ezberdin bezain eder izenburua du. Nerea Ariznabarreta arituko da ipuina kontatzen eta Mariano Hurtadok jarriko du musika.