BIDEOA: San Pedro Abesbatza J.M. Beobideren 'Ama Eder' abesten

Baleike 2018ko abu. 2a, 09:39

Amaia Aldalurrek zuzentzen duen San Pedro Abesbatzaren txanda izan zen atzo Zumaiako Musika Jaialdiko egitarauean. Entzule ugari hurreratu ziren iluntzean parrokiara abesbatzaren kontzertua entzutera. 

Estilo askotako errepertorioa eskaini zuen koroak. Aurten Jaialdiak omentzen duen J.M. Beobideren obra bat ere abestu zuten abesbatzako emakumeek, Ama Eder, hain zuzen ere. Bideo honetan entzun eta ikusi dezakezue.