Kadete eta infantil mailako sprinteko Espainiako txapelketan aritu dira Itxas-Gaineko gaztetxoak

Baleike 2018ko abu. 1a, 17:03
Argazkia: Izaskun Gonzalez

Kadete eta infantil mailalako sprint modalitateko Espainiko piraguismo txapelketa jokatu da pasa den asteburuan Asturiaseko Trasona urtegian. Bertan izan dira Itxas-Gaineko harrobiko gaztetxoak eta dominarik lortu ez badute ere, final batzuetara heldu dira eta ahal duten guztia eman dute. 

Datorren urtera begira esperientzia lortzeko baliagarria izango delakoan dira klubeko arduradunak. Horrez gain, astebetez elkarrekin bizitzen egon dira, eta elkarbizitza lantzeko positiboa izan dela diote.

Hauek dira piraguistek lortutako emaitzak:

Gizonezkoak infantilak K2-1000
48 Haritz Aizpurura – Peio Gonzalez

Gizonezkoak infantilak K2-1000
49 Jon Ander Lazkano – Julen Albizu

Gizonezkoak infantilak K4-1000
19 Jon Ander Lazkano – Julen Albizu - Haritz Aizpurura – Peio Gonzalez

Emakumezkoak infantilak K2-1000
10 Ane Zalla – Josefa Molina (B Finala)

Emakumezkoak infantilak K2-1000
28 Irene Albizu – Eider Azpitarte

Emakumezkoak infantilak K4-1000
9 Ane Zalla – Josefa Molina - Irene Albizu – Eider Azpitarte (A finala)

Gizonezkoak kadeteak K1-1000
22 Unai Ilundain (C finala)

Gizonezkoak kadeteak K1-1000
34 Alex Lazkano

Gizonezkoak kadeteak K2-1000
16 Unai Ilundain - Alex Lazkano (B finala)

Emakumezkoak kadeteak K2-500
26 Sara Rezola – Leire Sanchez (C finala)

Emakumezkoak kadeteak K2-500
27 Itziar Carmona – Izaro Etxabe (C finala)

Emakumezkoak kadeteak K2-500
8 Sara Rezola – Leire Sanchez - Itziar Carmona – Izaro Etxabe (A finala)

Klubetan 36. postuan sailkatu da Itxas Gain.