Aida operaren emanaldiarekin hasiko da aurtengo Musika Jaialdian

Baleike 2018ko uzt. 30a, 10:34

Aurtengo Musika Jaialdiko lehen ekitaldia egingo da gaur. 19:30ean hasita, Sydneyko (Australia) portuan egindako Aida operaren emankizuna Aita Mari zinean ikusteko aukera izango da. 

Sydneyko portuko Handa Opera konpainia oinarrizko pieza bilakatu da nazioarteko paisaia kulturalaren baitan. Konpainia horrek Sydneyko bertute guztiak batzen ditu: lehen mailako opera, xanpaina, ilunabarrak eta portuko giro epela... 

Aida bezalako ekoizpen handi bat aurrera eramateak, ordea, lan handia suposatzen du, obra hori baita, eszenatoki baten gainean inoiz egin den opera muntaiarik handiena. Guztira 700 lagun baino gehiagok hartzen dute parte eta dekoratu eta eszenografiaren atzean, gudu eszena zein antzinako tenpluen atzean, emozioz beteriko antzezlana da nagusi.

Su artifizialak zeruan itzali eta Amnerisek obrari amaiera ematen dion kantua abestu ondoren, ikusleak antzezlanaren benetako balioa hauteman ahal izango du: Aida epopeia historikoa da, tragedia bat, zatiezina den obra bat, alegia.