Goikoetxea eta Lopez Donibane Lohizuneko finalean neurtuko dira bihar

Baleike 2018ko uzt. 30a, 09:37

Bi zumaiar aurrez aurre izango dira bihar Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan, Internationaux txapelketako master 2ko finalean: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. Lopezek Egigurenekin osatuko du bikotea eta Goikoetxeak Etxetorekin. 

Pasa den ostegunean jokatutako bigarren finalaurrekoan, Egigurenek eta Lopezek erraz irabazi zieten Ludovic Laduche y David Minvielle lapurtarrei bi setetan: 15-8 eta 15-11. Ordurako jakina zen Goikoetxea eta Etxeto zirela beste finalistak.

Txapelketako finala bihar jokatuko da, 21:00etatik aurrera, Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan.