Merkatariek aparkalekuko ordubete ordainduko diete beraien bezeroei

Baleike 2018ko uzt. 30a, 09:19

Zumaiako merkataritza eta ostalaritza elkarteko kideek ordubetez aparkalekua ordaintzeko konpromisoa hartu dute. Erabaki horren arabera, beraz, errotazio altuko guneetan, Udalak doan eskaintzen duen lehen ordu erdiaz gain, elkarte honek bere gain hartuko luke ondorengo ordubeteko aparkalekuaren ordainketa, baita egonaldi ertaineko guneetako lehen ordua ere.

Adierazi dutenez, neurri honen bitartez, helburua da, “elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatzen dituzten gainerako ekimenekin bezala, herriko merkataritzari bultzada ematen jarraitzea eta noski, bide batez, bai zumaiarrei baita erosketak egitera Zumaiara etortzen direnei horretarako erraztasunak eskaintzea ere”.