Asteazkenean hasiko da Itzurungo XIII. pilota txapelketa

Baleike 2018ko uzt. 29a, 10:43

Abuztuan sartzearekin batera hasiko dira jokatzen Itzurungo pilota txapelketa. Zortzi bikotek eman dute izena eta asteazken honetan jokatuko da lehen jardunaldia. 

Ligaxka moduan jokatuko da txapelketa, denak denen aurka. Asteazkeneko lehen jardunaldi honetan lau izango dira jokatuko diren partidak. Hau da, txapelketan arituko diren zortzi bikoteak neurtuko dira lehen egunean. Hortik aurrera eta finalerdiak arte hiru partida jokatuko dira jardunaldiko. Finalerdiak abuztuaren 27an jokatuko dira eta finala bi egun geroago, abuztuaren 29an.

Lehen jardunaldi honetan, 17:30etik aurrera, honako norgehiagokak jokatuko dira. 

17:30. GOROSTOLA - SASIAIN / ANTIA-OLIDEN
18:00. MARTIJA-ODRIOZOLA / SAIZAR - MARTIN
18:30. MANTEROLA - TUMAS / LARRAÑAGA - ALCANTARA
19:00. EIZAGIRRE - MENDIZABAL / ETXABE-UNANUE