Braderie azoka egingo da asteartean

Baleike 2018ko uzt. 29a, 10:26

Asteartean, hilak 31, Zumaiak Braderie: dendak kalean izeneko azoka egingo da eta Zumaiako merkataritza eta ostalaritza elkarteko 10 kidek euren produktuak jarriko dituzte salgai denda kanpoan, 10:00etatik 20:00etara. Hilaren 30ean eta 31n, trikitixa kalejirak ere izango dira herriko kaleak girotzen.

Udako merke azoka Udalak eta merkatari elkarteak antolatu dute elkarlanean, tokiko merkataritza indartu eta honi bultzada bat emateko xedez.

Hauek dira parte hartuko duten establezimenduak: Xumai kirol denda, Pauma ume denda, Ana arropa denda, Olaizola jantzi denda, Sorginak zapata denda, Kuttun lentzeria, Arruti arropa denda, Marisa oinetakoak, Eli parafarmazia eta Kulun-k zapata denda.