Voltaiak Heineken Jazzaldian joko du bihar

Baleike 2018ko uzt. 28a, 16:00

Voltaia rock hirukoteak Donostian egiten ari den Heineken Jazzaldian joko du bihar. Alderdi Ederren jarritako Skoda gunean joko du, 18:30etik aurrera. Sarrera doan izango da. 

Voltaia 2014an sortu zen Zumaian. Urte horretan argitaratu zuten lehendabiziko diskoa. Hasieratik kontzertu ugari eskaini zituzten eta hainbat tokitan aurkeztu zuten. 2015eko udaran lehendabiziko bira amaitu osten ‘Medusa’ bigarren diskoa kaleratu zuten. 80 kontzertu inguru eskaini zituzten lan honekin. Jon Duran baterijoleak taldea utzi eta bere tokia Pablo Sanchezek bete zuen. Hasieratik 70eko hamarkadako rock doinuen eta stoner rock-aren eragina erakutsi dute Zumaiako taldearen kantuek.

2018ko Otsailean ‘Erortzen’ disko berria argitaratu dute. Zestoako Gaztain Estudioak-en grabatu dute eta Eñaut Gaztañaga (Grises) arduratu da ekoizpenaz. Taldea, Unai Eizagirre (Baxua eta ahotsa), Pablo Sanchez (Bateria) eta Ion Brakamonte (Gitarra)-k osatzen dute.