Arzalluzi buruzko dokumentala, Batzokiko irekieraren 40. urteurrenean

Baleike 2018ko uzt. 28a, 15:24

Urtero bezala, uztailaren 30ean eta 31n Zumaiako Batzokiaren urteurrena ospatuko dute EAJko jarraitzaileek. Aurten urteurren berezia dute; diktadura ondoren Zumaiako Batzokia zabaldu zeneko 40. urteurrena ospatuko baitute.

Hori dela eta Xabier Arzalluz Antia. Euskadiko historia politikoa dokumentala emango dute Alondegian, uztailaren 30ean 19,30ean. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Dokumental hau, bere izenak adierazten duen bezala, Xabier Arzalluzen irudia ardats hartuta, "Euskadiren historia politikoaren analisi sakon eta interesgarri bat da eta gure herriaren ibilbide politikoa  ulertu, oroitu eta herritarrekin elkarbanatzeko oso dokumentu egokia" da, antolatzaileen esanetan. 

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren bazkideen arteko mokatutxo bat egingo dugu Mendaro Mariñelako Batzokian.

Uztailaren 31n, San Inazio eguna, bazkideen aldeko meza nagusia eskainiko da parrokian.