Dinastia Etxabe txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da gaur

Baleike 2018ko uzt. 27a, 09:36

Gaur hasiko da 47. Dinastia Etxabe pilota txapelketa 23 urtez azpikoen final zortzirenetako lehen jardunaldiarekin. Bi partida jokatuko dira gaur Aitzuri frontoian 22:00etatik aurrera. 

Txapelketa oraindik hasi ez bada ere, parte hartuko duten pilotarien artean aldaketak daudela iragarri dute antolatzaileek. Hala, gaurko jardunaldirako iragarrita zeuden Olaizolak eta Expositok ez dute jokatuko eskuetako arazoak direla medio. Arbizu eta Elizalde nafarrak arituko dira gaurkoan, Zubiria eta Irazustabarrena bikotekide izango dituztela.

Gaur 22:00etan hasita Aitzurin jokatuko diren partidak hauek izango dira:

  1.  ZUBIRIA-ARBIZU / Jon ALBERDI-ZEZEAGA
  2.  I.EGIGUREN-SANCHEZ / ELIZALDE-IRAZUSTABARRENA

Abuztuaren 2an jokatuko den bigarren jardunaldian, berriz, Espinal baja izango da behatz bat hautsi zuelako pasa den astean Antiguako txapelketan. Haren ordez Lerena arituko da. 

Jubenilak ez dira oraindik lanean hasiko; hauek final laurdenetan sartuko dira. Hala ere, hemen ere badira aldaketak. Gartzia bergararrak ez du jokatzerik izango abuztuaren 6an Getariako Salbatore txapelketako finala jokatuko duelako. Osa andoaindarrak jokatuko du bere ordez.