Delorean taldeak joko du aurtengo Dardara Festen

Baleike 2018ko uzt. 26a, 15:34

Dardara Zumaiako Musika Kolektiboak atzo eman zuen aditzera aurtengo Dardara Fest jaialdiko kartela. Jada ezaguna zen bezala, Delorean laukotea izango da abuztuaren 18an egingo den jaialdiko talde garrantzitsuena. Kontzertuak Amaiako plazan egingo dira, 19:30etik aurrera. 

Ibilbide luzea du jada Zarautzen sortutako laukote honek. Zarauzko hardcore mugienduan sortutakoa, erabat aldatu du bere musika hasiera hartatik eta pop-rock, indie, house edota elektronikan aritu dira. Bere erritmo dantzagarriak ekarriko dituzte Koadrilla egunean Zumaiara.

Beste bost talde ere igoko dira Amaiako plazan jarriko den agertokira: Vulk Bilboko post-punk taldea, rock malenkoniatsu eta iluna jotzen duen Libe gasteiztarra, heavy-psikodelikoa jorratzen duen Kabbalah emakumezkoen laukote nafarra, eta, Zumaiako ordezkari bezala, Karter punk rock taldea.