Goikoetxea Donibane Lohizuneko finalera heldu da

Baleike 2018ko uzt. 25a, 11:42

Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketako Master 2ko finalera heldu dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Nicolas Etxeto. Atzo gauean jokatu zuten lehen finalurrekoa harmailak beterik zituen Campos Berri frontoian eta ondo sufrituta irabazi zuten Olha eta Inzaren aurka. Berdinketa hausteko setean erabaki zen norgehiagoka.

Goikoetxeak eta Etxetok irabazi zuten lehen seta 10 eta 15 emaitzarekin. Olhak eta Inzak bigarren seta irabazi zuten 15 eta 12 emaitzarekin, eta berdinketa hausteko seta jokatu behar izan zuten. Azken honetan nagusi izan ziren Goikoetxea eta Etxeko 1 eta 5 emaitzarekin.

Finala asteartean jokatuko dute bigarren finalerdiko irabazlearen aurka. Finalaurreko hau bihar jokatuko dute, 21:00etan hasita, Egiguren-Lopez eta Laduche-Minvielle bikoteek. Lehenak dira faboritoak eta litekeena da finalean bi zumaiar elkarren aurka aritzea.

Atzo jokatutako finalaurrekoa Canal+ bidez eman zuten. Hemen ikus dezakezue.