Udako argazki lehiaketa 2018

Martxan jarri dugu 2018ko Udako Argazki Lehiaketa

Baleike 2018ko uzt. 24a, 10:19

Garai aproposa izaten da uda argazkiak ateratzeko: oporretan, lagunartean, jai giroan... Anima zaitez eta parte hartu Baleikek antolatu duen lehiaketan. Sari ederrak dauzkazu zain!

Nola har dezaket parte? igo  argazkiak zuzenean webgunera formularioko datuak beteta; bestela, aldizkaria@baleike.eus helbidera bidali, formularioan eskatzen diren datuak osatuta.

Kontuan hartzekoak

-Parte-hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez (jpg formatoan, 3mb tamaina gehienez). Filtro digitalik ez da onartuko.

-Argazkiak bidaltzeko azken eguna: irailak 16.

Sariak

1. Epaimahaiaren saria: bi lagunentzako asteburu pasa bqd bidaiak-ek eskainita.

2. Internet bidezko bozketako saria: bi lagunentzako jatordua Beheko plaza jatetxean.

3. Bozketan parte hartzen dutenen artean, Uzkudun jatetxeak emandako bi laguntzeko jatordua zozkatuko dugu.