Itxas-Gainekoen lan ona Gaztela eta Leonen

Baleike 2018ko uzt. 23a, 11:12

Itxas-Gaineko piraguistek izan dute lana asteburu honetan. Taldekide gehienak Gaztela-Leonen izan dira, larunbatean eta igandean jokatutako probatan parte hartzen. Euskadiko itsas kayak txapelketa ere jokatu da, eta han ere izan dira piraguista zumaiarrak. 

Larunbatean K4en XXI. Ciudad de Valladolid proba jokatu zen. 5.000 metroko proba honetan zumaiarrak podiumera igo ziren bi estropadatan eta beste bietan hurbil izan ziren. 

Kadete neskatan, Itziar Carmona, Sara Rezola, Izaro Etxabe eta Leire Sanchez hirugarren izan ziren. Emaitza bera lortu zuten Xabier Osak, Imanol Barruetabeñak, Martin Egañak eta Jon Lazkanok senior mutiletan. Jubenil mutiletan, berriz, Unai Casquero, Unai Ilundain, Alex Lazkano eta Imanol Txapartegi laugarren izan ziren, podiumetik hurbil. Irati Osak, aldiz, Euskadiko selekzioarekin hartu zuen parte; laugarren izan ziren hauek. 

Igandean Sanabriako urtegian izan zuten hitzordua, Zamoran. 56. nazioarteko Sanabriako proba jokatu zen. Estropada honek 6.000 metroko luzera zuen. Irati Osak garaipena lortu zuen bakarka eta 2. izan zen Euskadiko selekzioarekin. Hona hemen Itxas-Gainekoek lortutako emaitzak:

K2 mutilak beteranoak: Xabier Osa-Jon Lazkano, 6.
K2 neskak kadeteak: Leire Sanchez-Itziar Carmona 4., eta Sara Rezola-Izaro Etxabe 6.
K2 gizonak kadeteak: Unai Ilundain-Alex Lazkano 4.
K4 neskak kadeteak: Itziar Carmona, Sara Rezola, Izaro Etxabe eta Leire Sanchez 3.
K1 mutilak 23 urtez azpikoak: Imanol Barruetabeña 3., eta Martin Egaña 13.
K1 neskak 23 urtez azpikoak: Irati Osa 1.
K4 mutilak senior: Xabier Osa, Imanol Barruetabeña, Martin Egaña eta Jon Lazkano 4.
K4 mutilak jubenilak: Unai Casquero, Unai Ilundain, Alex Lazkano eta Imanol Txapartegi 6.

Itsas-Kayakeko Euskadiko txapelketa

Asteburu honetan baita ere Sokoa-Hondarribia itsas kayak proba jokatu da, Euskadiko txapelketa zena. Itxas-Gainek partaidetza urria aurkeztu du, baina bai podiumera igo ere. Gizonezkoeta, senior mailan, Eñaut Aizpurua eta Peio Romatet hirugarren izan dira.