Mikel Mangas eta Carmela Peñalba izan dira lehen zumaiarrak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Baleike 2018ko uzt. 22a, 21:16

50 bat zumaiarrek egin dute gaur igeri Getaria eta Zarautz arteko itsas zeharkaldian. Gizonen artean, Mikel Mangas izan da azkarrena (35:53), bigarren izan da betaranoen bere kategorian eta 18. sailkapen nagusian; emakumeen artean, Carmela Peñalba izan da azkarrena (43:58), 36. postuan emakume seniorren artean. 

Urtetik urtera, gero eta gehiago dira igeriketako itsas zeharkaldietan parte hartzen duten zumaiarrak. Aurten 49 izan dira Getaria eta Zarautz arteko proba entzutetsua amaitzeko gai, eta infantilen proban ere izan dira Taosa Igeri Taldeko kideak; Zumaian igeriketa indarra hartzen ari den seinale.

Erronkak erronka eta markak marka, bakoitza bere neurrian, egun borobila izan dute gaur herriko igerilariek. Hemen kontsulta dezakezue zumaiarren sailkapena: Getaria-Zarautz 2018