Jostailuak eta arropak jasoko ditu mugimendu feministak, bigarren eskuko azoka baterako

Baleike 2018ko uzt. 19a, 10:32

Herritarrek erabiltzen ez dituzten jostailuak eta arropak jaso nahi dituzte, abuztuan egingo duten bigarren eskuko azoka baterako. 

Zumaiako Mugimendu Feministak bigarren eskuko azoka bat egingo du abuztuan. Materiala biltzeko, herritarrek behar ez dituzten arropak eta jostailuak jasoko dituzte uztailaren 23tik abuztuaren 6ra arte.  Alondegiko lehenengo solairuan izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.