Gari & Maldanbera taldea Zumaian izango da larunbatean

Baleike 2018ko uzt. 18a, 10:13

Zumaian izango da Hertzainak taldeko abeslari ohia, bere taldearekin batera. Eusebio Gurrutxagan eskainiko dute kontzertua, larunbatean, 22:30etik aurrera. 

Iñaki Garitaonaindia Gari taldeko formatuan dabil azken urteotan, hain justu, Maldanbera taldearekin. Natxo Beltran bateria jotzaileak, Oier Aldekoa baxu jotzaileak, Miguel Moyano gitarra jotzaileak eta, nola ez, Iñaki Garitaonandia Gari ahotsak osatzen dute taldea2016an Estutu izeneko diskoa ere atera zuten, pop doinu lasaiez ondutako bilduma. 

Larunbatean beraien musikaz gozatzeko aukera izango dute musikazaleek. Eusebio Gurrutxaga plazan izango dira, iluntzeko 22:30etik aurrera.