Jose Kareagaren erakusketan bisita gidatuak eskainiko ditu Leire Kareagak

Baleike 2018ko uzt. 16a, 13:00

Gaur hasi eta asteazkenera arte, gaztelaniazko eta euskarazko saio bana eskainiko du arratsaldero pintore eta grabatzaile ezagunaren alabak.

Leire Kareagak bisita gidatuak eskainiko ditu Oxford aretoan, gaur hasi eta asteazkenera arte. Gaztelaniazko saioak 18:30ean izango dira, eta euskarazkoak, 19:30etik aurrera. 

Igandera arte izango da zabalik pintore eta grabatzaile eibartarraren lanen erakusketa. Astegunetan 18:30etik 20:30era arte irekiko ditu ateak Oxford aretoak, eta asteburutan, astegunetako ordutegiaz gain, 12:00etatik 14:00ak arte ere zabalduko dute.