Markinako finala jokatuko du gaur Goikoetxeak

Baleike 2018ko uzt. 16a, 09:41

Jai Alai World Tourreko lehen finala jokatuko du gaur gauean Iñaki Osa Goikoetxeak, Ekhi atzelariarekin bikotea osatuz. Beaskoetxea eta Irastorza izango dituzte aurkari Markinako Unibertsitatean (21:00).

Bolada bikainean da Goikoetxea udako denboraldi hasieran. Larunbatean Gernikako Gran Slameko lehen kanporaketa gainditu zuen Lekerikarekin, Hormaetxea eta Aldazabali 15-12 eta 15-14 irabazita.

Orain arte jokatutako partida guztiak irabazi ditu Goikok, eta gaur gauean lehen txapelketa irabaziteko aukera Markinan.